POLVERI & ECOCOATING 2019 ekitaldian hitzaldi-programa interesgarri batez gain azoka bat antolatuko da, hauts-pinturaren eta gainazal-estalduren aplikazioaren sektoreko makineria, ekipamenduak, kontsumigarriak eta zerbitzuak hornitzen dituzten enpresei zuzendutako eta harreman komertzialak ezartzeko topagune espezializatu gisa.
Azoka eroso eta errentagarri honetan bila ari zaren eroslearen profilarekin harreman zuzena ezarri ahalko duzu:
Networking-gune honetan zure berrikuntzak, produktuak eta zerbitzuak ezagutzera eman ahalko dituzu eta, zalantzarik gabe, interes handia piztuko dute bai kongresura bertaratzen direnen artean eta baita azokako bisitarien artean ere.
Bisitarien profila:
Sektore bisitariak:
POLVERI & ecoCoating-ekin batera, honako azokak burutuko dira: SUBCONTRATACIÓN, FERROFORMA, PUMPS & VALVES, MAINTENANCE, ADDIT3D, FITMAQ. Sinergia garrantzitsuak
Beraz, topaketa industrial handi honek hainbat sektore profesionalekin hartu-emanean aritzeko aukera emango dio zure enpresari, hala nola: azpikontratazio industriala, ponpak eta balbulak, mantentze-lan industrialak, fabrikazio gehigarriko teknologiak, burdindegi-artikuluak eta hornidura industriala.
Atera onura zalantzarik gabe negozio-aukera interesgarriak ekarriko dizkizun ekitaldi bikain honi.
Proiektu honetan gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu, zure enpresarako emaitza komertzial onenak lortzeko xedearekin elkarrekin lan egin dezagun.
Informazio gehiago behar baduzu, jarri gurekin harremanetan hemen:
Azokaren Zuzendaria
Massimo Malavolti
Telefonoa (Italia) + 39 335 8197031
Mugikorra (Espaina) +34 664 428551
[email protected]
Kontaktu datuak BEC-en:
M. Carmen Gorostiza
Tfno: 944040078
[email protected]