2019ko ekainaren 4tik 6ra
9,30etatik 18,00etara.
Informazio gehiago laister
Akreditazioak e-postaz bidaltzen ditugu gertakizuna hurbil denean, ez izena emandakoan. Gertakizuna hasi baino 15 egun lehenago ez baduzu zure akreditazioa jaso, e-postaz, mesedez jarri harremanetan gurekin: [email protected]
Zure inskripzioa badago gure sisteman, beraz, ez duzu berriz erregistratu behar. Gertakizuna hasi aurretik, posta bat bidal diezagukezu [email protected] helbidera zure akreditazioa berriro bidal diezazugun, edo, bestela, gertakizuna garatu bitartean, bisitarien erregistrorako edozein mahaitara hurbildu eta zure izena, abizenak eta enpresa esanda sisteman bilatuko zaitugu eta zure akreditazioa inprimatuko dugu.
Ikasleek dohainik dute sarrera, betiere bisitaldia aurretik eskatu eta hainbat baldintzapean eginez gero.
Informazio hau hemen duzu eskuragarri.
Bilbao Exhibition Centrek 4.000 aparkaleku estali ditu. Tarifa 2 €koa da lehenengo orduan, eta 1,4 €koa gainerakoetan, egunean gehienez 15 € ordainduta.
BECetik aireportura garraiobide publikoan joateko, metroa hartu behar duzu, 2 Linea, San Mames geltokiraino; bertan, lotunea dago Termibusen 30 minuturo irteten den autobus batekin. Era berean, taxi-geltokia dago barrutiko iparraldeko sarreran; 20 bat minutu irauten du eta gutxi gorabehera 30 € balio du.
BEC-ek jatetxe eskaintzak ditu Polveri & Ecocoating azoka ospatzen den epean.
Ez dago bankurik barrutian, baina bada BBKren kutxazain bat Erdiko Atarian.
Bai, BEC-eko bisitariek, erakusketariek eta gainerako erabiltzaileek Internetera doan konektatu ahalko dute barrutiaren edozein lekutik.
Zerbitzuak egunean 9 orduko konexioa 512K-ra ahalbidetzen du. Gainera, ahalmen edo denbora gehiago behar duten erabiltzaileek ordainketa-pasabidetik zuzenean kontratatu beharko dute.
Horretarako, zerbitzuak hura erregistratzeko oinarrizko datuak behar dira, hau da, izena, abizenak, mugikorra eta posta elektronikoa.
Araudi legalak debekatu egiten du esparru itxietan erretzea.
Larrialdi orokorretarako 112.
Bilbao Exhibition Centrek 4.000 aparkaleku estali ditu. Tarifa 2 €koa da lehenengo orduan, eta 1,4 €koa gainerakoetan, egunean gehienez 15 € ordainduta.